Albisteak
Atzealdea

Ludotekaren izena aukeratuta, logotipoa sortzeko lehiaketa jarri du abian Udalak

Herriko 153 haurrek parte hartutako inkestan ‘Kilkerzulo’ izena izan zen aukeratua beste 18ren aldean.

2020·03·25


Ludotekaren izena aukeratuta, logotipoa sortzeko lehiaketa jarri du abian Udalak

  • Herriko 153 haurrek parte hartutako inkestan ‘Kilkerzulo’ izena izan zen aukeratua beste 18ren aldean.
  • Lanak aurkezteko epea apirilaren 20a bitartekoa izango da. Proposamenak Udaletxera bidaliko dira, postaz (Herriko Enparantza 1, 20850 Mendaro), emailez (kultura@mendaro.eus) edo telefonoz 685 72 00 10.

 

Otsailean zehar herriko haur eta gaztetxoek ludotekaren izena aukeratzeko lanketa burutu zuten. Herriko nagusienekin elkarlanean, izen ugari proposatu ziren, 19 guztira, eta horietatik, inkesta bidez, honakoa aukeratu zuten ludotekaren izen gisa: Kilkerzulo. 153 haurrek hartu zuten parte.

Orain, Udalak lehiaketa bat antolatu du aukeratutako izena, ‘Kilkerzulo’, diseinatzeko. Lanak aurkezteko epea apirilaren 20a bitartekoa izango da. Proposamenak Udaletxera bidaliko dira, postaz (Herriko Enparantza 1, 20850 Mendaro), emailez (kultura@mendaro.eus) edo telefonoz 685 72 00 10, egilearen izen abizenak eta telefonoarekin batera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, aurrez emandako helbide elektroniko eta telefono bidez kontaktatu daiteke Udalarekin.

Oinarriak bere osotasunean:

  1. Lehiaketa honen helburua Mendaroko Ludotekaren izen berriarekin logotipoa aukeratzea da.
  2. Lehiaketan Mendaroko nahi duten guztiek parte har dezake.
  3. Parte- hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake.
  4. Lan originala eta argitaragabea izan beharko da.
  5. Lanak paperean edo eta forma digitalean aurkeztuko dira.
  6. Edozein diseinu teknika erabili ahal izango da.
  7. Proposamenak Udaletxera bidaliko dira, postaz (Herriko Enparantza 1, 20850 Mendaro), emailez (kultura@mendaro.eus) edo telefonoz 685720010.
  8. Proposamenak, egilearen izen abizenak eta telefonoarekin batera bidaliko dira.
  9. Lanak aurkezteko epea apirilak 20an bukatuko da.
  10. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, lehiaketa epairik gabe utzi ahal izango du.
  11. Irabazlearen saria Mendaroko Ludotekak bere logotipoa izatea da.
  12. Saritutako logotipoaren jabetza, erabilera eta eskubideak Mendaroko Udalaren esku geldituko dira eta egileak lanaren erreprodukzio eta manipulazio eskubideak dohain emango ditu.
  13. Lehiaketa honetan parte hartzen duten guztiek oinarri hauek bete beharko dituzte.
  14. Informazio gehiago nahi izanez gero, aurrez emandako helbide elektroniko eta telefonoz kontaktatu.