Berriak

Atzealdea Liburutegiari buruzko inkesta zabaldu du Mendaroko Udalak

Udal liburutegiak eskaintzen duen zerbitzuaren inguruan herritarren iritzia jaso nahi da inkesta honen bitartez.

2024·06·13


Liburutegiari buruzko inkesta zabaldu du Mendaroko Udalak

Udal liburutegiak eskaintzen duen zerbitzuaren inguruan herritarren iritzia jaso nahi da inkesta honen bitartez.

Gaurtik, ekainaren 13tik, ekainaren 30a arte izango dute herritarrek inkesta betetzeko aukera. Inkesta hau telematikoki egin daiteke karteleko QRaren bitartez. Paperean ere bete ahal izango da galdetegia, liburutegian bertan.

Mendaroko udal liburutegiak bisitarien iritziak eta lehentasunak ezagutu nahi ditu zerbitzua hobetu ahal izateko, eta herritarrak inkesta betetzera animatzen ditu.