Albisteak
Atzealdea

Liburutegia ekainaren 1ean, astelehenean, zabalduko da

Gaurtik aurrera maileguak eta itzulketak egin ahal izango dira liburutegian, aurrez hitzordua eskatuta 943 03 32 91 telefono zenbakian 17:30etatik 20:00etara edota liburutegi@mendaro.eus helbidearen bidez eta segurtasun neurriak betez.

2020·01·06


Mendaroko Udal Liburutegia gaur, ekainak 1, zabaldu da berriro

  • Gaurtik aurrera maileguak eta itzulketak egin ahal izango dira liburutegian, aurrez hitzordua eskatuta 943 03 32 91 telefono zenbakian 17:30etatik 20:00etara edota liburutegi@mendaro.eus helbidearen bidez eta segurtasun neurriak betez.

 

Mendaroko Udal Liburutegia ekainaren 1ean ireki da berriz ere, aurretiko hitzorduarekin, hasiera batean maileguak eta itzulketak egiteko bakarrik. Ezin izango da liburutegian ikasi, ezta instalazioetako ordenagailuak erabili ere.

Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 943 03 32 91 zenbakira deituz. Mailegua egin nahi izanez gero, telefono deian liburuaren izenburua adieraztea gomendatzen da, ezarritako ordurako eskaria prest egon dadin.

Mendaroko Udalak uneoro liburuzainaren argibideak jarraitzeko eskatzen die herritarrei, guztion segurtasuna eta osasuna bermatzeko. Liburutegiak garbitasun eta desinfekzio baldintza egokiak betetzen ditu. Derrigorrezkoa da bertan musukoa eta gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta pertsonen artean bi metroko segurtasun tartea mantendu beharko da. Mendekotasuna duen pertsona bat izan ezean, instalazioetara banaka agertzea eskatzen da eta 14 urtetik beherakoak beti heldu batez lagunduta.