Link interesgarriak
Atzealdea LH5 eta LH6 mailetako gazteen aisialdirako bi larunbat berezi antolatuko dira hilero ‘Zubigazte’ ekimenaren baitan Mendaron
2022·02·17
LH5 eta LH6 mailetako gazteen aisialdirako bi larunbat berezi antolatuko dira hilero ‘Zubigazte’ ekimenaren baitan Mendaron
- Jarduera guztiak Mendaroko Gaztelekuan izango dira 17:00etatik 18:00etara bitartean.
‘Zubigazte’ programa antolatu du Mendaroko Gaztelekuak herriko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleentzako. Egitasmo hau hilabete bakoitzeko bi larunbatetan izango da, Gaztelekuan, 17:00etatik 18:00etara bitartean.
Egun hauetarako antolatu da gazteendako aisialdia:
- Otsailaren 19a.
- Martxoaren 12a eta 19a.
- Apirilaren 2a eta 23a.
- Maiatzaren 14a eta 21a.
- Ekainaren 11 eta 18a.
Larunbat honetan cluedo role play eta mozorro lehiaketa antolatu dira, Inauteriak direla eta. Eta martxoko bi egunetarako berdintasunerako hiztegia eta hizkuntza inklusiboa, eta munduko mahai jolasak, hurrenez hurren.
Izen emateko puntuak Mendaroko Udaletxea zein Ludoteka dira. Herritarrek edozein duda argitu nahi badute, bi puntu hauetako baten galdetu beharko dute.