Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Larunbatean emango zaie hasiera Santa Ana jaieri Gazteen egunarekin

Frontenis txapelketa, bazkari eta musika kontzertuekin girotuko da eguna

2024·07·16


Larunbatean emango zaie hasiera Santa Ana jaieri Gazteen egunarekin

Frontenis txapelketa, bazkari eta musika kontzertuekin girotuko da eguna

Goizean goizetik hasiko da herrian festa giroa. Mendaroko Gazte Asanbladak antolatutako frontenis txapelketako finalak joatuko dira 10:00etan.  Txapelketako emakumezkoen final handia Ane Landa eta Miren Gisasola bikotea eta Irati Mendikute eta Josune Manteca bikotearen artekoa izango da. Gizonezkoen txapelketan lehiatuko diren bikoteak oraindik zehazteke daude, izan ere, ostegunean, uztailaren 18an, jokatuko dira finalerdiak. Ondoren, 12:30etan txapelketaren sari banaketa eta gazteen txupinazoa egingo dira gaztetxean.

Eguerdiko karropoteoaren ostean, gazte bazkaria eta jolasak egingo dira frontoian. Arratsaldean, Elektrotxufla elektrotxarangak girotuko ditu Mendaroko kaleak. Azkenik, herriko enparantzan Añube rock musika taldea eta Tatta & Denso musikari urbanoak izango dira.

Argazkia: Barren.eus

Programa osoa