Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Landa-lurzoruko lursailak topografikoki mugatzeko lanen bilera izan zen atzo

.

2024·12·20


Azken 4 urteetan landa-lurzoruko lursailak topografikoki mugatzeko lanetan ibili da Mendaroko Udala, eta hurrengoa, 2025koa, izango da azken urtea. Orain arte 1etik 10ra bitarteko poligonoak egin ondoren, udalerriko 11 eta 12 poligonoetako landa-lursailen mugaketarekin jarraituko da. Geograma enpresaren laguntza teknikoarekin.
Lurjabeei lan hauek azaltzeko bilera bat izan zen atzo Udalbatza aretoan. Bertaratu ez ziren lurjabeek ere prozesu honetan parte hartzeko aukera izango dute horretarako lehenbailehen udaletxean dagokien liburuxka jasota.

 

Informazio gehiago hemen