Link interesgarriak

Atzealdea Landa eremuko emakumeen arteko saretzea sustatzeko sormen lehiaketa, abian

• Partehartzaileak euskarri grafiko bat eta hausnarketa testu txiki bat aurkeztu beharko ditu emakumea eta landa eremua uztartuz. • Saritan 4.000 eurotik gora banatuko dira.

2021·10·14


Landa eremuko emakumeen arteko saretzea sustatzeko sormen lehiaketa, abian

  • Partehartzaileak euskarri grafiko bat eta hausnarketa testu txiki bat aurkeztu beharko ditu emakumea eta landa eremua uztartuz.

  • Saritan 4.000 eurotik gora banatuko dira.

 

`Landa emakumeak gara´ proiektuak helburu jakina du: Gipuzkoako landa emakumeen arteko saretzea sustatzea. Landaolak, Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioak, eman dio hasiera proiektuari, lehen oinarriak eta hausnarketa eginez, eta orain, Mendarako Udalaren babesarekin, sormen lehiaketa jarri du martxan. Lehiaketa honek `Landako emakumeak eta bizikidetza´ gaia du ardatz eta bultzatu nahi du Gipuzkoan landa eremuan bizi diren emakumeen bizikidetzaren inguruan hausnarketa egitea. Horretarako, bizikidetzaren maila ezberdinak izango dira kontuan, hala nola: landa eremuko biztanleen artekoa, bertan bizi diren profil ezberdinetako pertsonen artekoa, bertan bizi ez arren gerturatzen direnen ingurukoa, gune hori bizitoki edo lantoki dutenen ingurukoa…

 

Antolatzaileek azaldu duten moduan, lehiaketa formatua izateak gainera, ahalbidetuko du partehartzaile adina ikuspuntu azaleratzea: «landa eremuko bizikidetzak ertz asko dituenez, deialdia landa eremuan bizi diren emakumeez haratago zabaldu nahi dugu: bertakoak izan arren egun landa eremuan bizi ez diren emakumeei, asteburu edo jai egunetan landa eremura joaten direnei… Emakume horien guztien begiradarekin ehundu nahi dugu bizikidetzaren oihala».

 

Lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 15a bitartean

Lehiaketan parte hartu nahi duten emakumeek euskarri grafiko bat aurkeztu beharko dute, hau da: argazki bat, marrazki bat, irudi bat, collage bat… Eta honek hausnarketa testu txiki bat izan beharko du. Lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 15a arte izango da zabalik www.landaola.eus/lehiaketa atarian. Antolatzaileek azaldu moduan, aurkeztutako lanen artean epaimahai batek eta publikoak aukeratuko ditu lanik arrakastatsuenak, eta sariak, lau kategoriatan banatuko dira:

  • 25 urtez azpikoetan:

1. saria – 600 euro

2. saria – 450 euro

3. saria – 300 euro

 

  • 25-55 urte artekoetan:

1. saria – 600 euro

2. saria – 450 euro

3. saria – 300 euro

 

 

 

  • 55 urtetik gorakoetan:

1. saria – 600 euro

2. saria – 450 euro

3. saria – 300 euro

  • Publikoaren saria:

Bi lagunentzako gaua eta gosaria bertako landetxe batean

 

Bestalde, bozka ematen dutenen artean ere saria egongo da: bertako produktuen saski bat. Azkenik, saridunekin bideo labur bat grabatuko dela jakinarazi dute antolatzaileek. Bideoa abenduan proiektatuko da eta bertan, ikusgai izango dira baita ere jasotako euskarri grafikoak zein hausnarketak.