Link interesgarriak

Atzealdea Lagun Betikoak Jubilatuen elkartea berriz ere zabalik

• Egunero 8:00etatik 21:00etara egongo da zabalik; astean bitan, asteazkena eta osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Kina jokoa izango da. • Ikastaro ugari ere antolatzen ari dira; lehena, urriaren 18an hasita, ‘Burua lantzeko ikastaroa’.

2021·10·14


Lagun Betikoak Jubilatuen elkartea berriz ere zabalik

  • Egunero 8:00etatik 21:00etara egongo da zabalik; astean bitan, asteazkena eta osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Kina jokoa izango da.

  • Ikastaro ugari ere antolatzen ari dira; lehena, urriaren 18an hasita, ‘Burua lantzeko ikastaroa’.

 

Lagun Betikoak Jubilatuen Elkartea berriz ere zabalik da, Covid-19aren pandemiak 2020ko martxoa ixtera behartu ostean.

Honakoa izango da ordutegia: egunero goizeko 8:00etatik gaueko 21:00etara. Bestalde, astean bitan, asteazkena eta osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Kina jokoa izango da.

Horrez gain, ikastaro eskaintza osatzen ari dira eta jada antolatu dute lehena: ‘Burua lantzeko ikastaroa’. Urriaren 18an eta 25ean eta azaroaren 3an izango da, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era, elkartean bertan, Emma Ocamica adituaren eskutik. Aurrez izena eman behar da elkartean. Ikastaroa gazte eta aktibo mantendu nahi duten pertsona guztiei dago zuzendua eta helburu nagusitzat dementzia prebenitzea da.