Albisteak
Atzealdea

Lagun Betikoak elkartearen ‘Bakailoa potxekin’ garaile Mendaroko IX Pintxo Lehiaketan

• Bestalde, Uztargi tabernako ‘Txerri Goxua’ izan zen herritarren artean aukeratuena. • 50 euroko bi bonu zozketatu ditu Udalak parte-hartzaile guztien artean taberna irabazleetan erabiltzeko.

2021·11·08


Lagun Betikoak elkartearen ‘Bakailoa potxekin’ garaile Mendaroko IX Pintxo Lehiaketan

  • Bestalde, Uztargi tabernako ‘Txerri Goxua’ izan zen herritarren artean aukeratuena.
  • 50 euroko bi bonu zozketatu ditu Udalak parte-hartzaile guztien artean taberna irabazleetan erabiltzeko.

 

Pasa den urriaren 30 eta 31n Mendaroko IX Pintxo Lehiaketa gauzatu zen giro ederrean Rockaleak elektrotxarangak alaituta. Hiru tabernek hartu zuten parte: Uztargi, Lagun Betikoak eta Aitz Beltz tabernak. Honakoa izan da emaitza:

Epaimahai teknikoaren balorazioa:

  1. Lagun Betikoak BAKAILOA POTXEKIN
  2. Uztargi TXERRI GOXUA
  3. Aitz Beltz PIN PON

Herritarren aukera: Uztargi TXERRI GOXUA

50 euroko bi bonu zozketatu ditu Udalak parte-hartzaile guztien artean taberna irabazleetan erabiltzeko. Honakoak dira irabazleak:

  • 50€ko bonua Lagun Betikoak tabernan gastatzeko: Olga Pascual
  • 50€ko bonua Uztargi tabernan gastatzeko: Karlos Beizama