Link interesgarriak

KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita datorren otsailaren 7an izango da

• Goizeko ordutegian egongo da, 09:00etatik 10:45etara, eta tutorearekin egon nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute tutor.mendaro@kzgunea.net helbidean edo 945 062 555 zenbakian.

2022·01·25

KZ Guneko tutoreak datorren otsailaren 7an, astelehena, egingo du bisita Mendarora. Goizeko ordutegian egongo da, 09:00etatik 10:45etara bitartean, eta herritarrek edozein kontsulta egiteko aukera izango dute. Horretarako, alegia, hitzordua eskatu beharra dago tutor.mendaro@kzgunea.net helbidean edo 945 062 555 zenbakian.

Ohiko eran, KZ Guneak ikastaro eskaintza zabala eskainiko die herritarrei: enplegu-bilaketa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak, segurtasuna eta e-Administrazioa izango dira jorratuko diren gaiak ikastaroetan.