Albisteak

KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita datorren apirilaren 4an izango da

• Goizeko ordutegian egongo da, 09:00etatik 10:45etara, eta tutorearekin egon nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute www.kzgunea.eus/cita-previa web orrialdean, tutor.mendaro@kzgunea.net helbidean edo 945 062 555 telefono zenbakian.

2022·03·30


KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita datorren apirilaren 4an izango da

 

KZ Guneko tutoreak datorren apirilaren 4an, astelehena, egingo du bisita Mendarora. Goizeko ordutegian egongo da, 09:00etatik 10:45etara bitartean, Mendaroko Udalean, eta herritarrek edozein kontsulta egiteko aukera izango dute. Horretarako, alegia, hitzordua eskatu beharra dago www.kzgunea.eus/cita-previa web orrialdean, tutor.mendaro@kzgunea.net helbidean edo 945 062 555 telefono zenbakian.

Ohiko eran, KZ Guneak ikastaro eskaintza zabala eskainiko die herritarrei: enplegu-bilaketa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak, segurtasuna eta e-Administrazioa izango dira jorratuko diren gaiak ikastaroetan.