Albisteak
Atzealdea

KZ Guneko tutoreak urriaren 3tik 11ra eskainiko du hitzordua Mendaron

• Goizeko ordutegian egongo da, 09:00etatik 13:00etara, eta tutorearekin egon nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute www.kzgunea.eus/cita-previa web orrialdean, tutor.mendaro@kzgunea.net helbidean edo 945 062 555 telefono zenbakian.

2022·09·21


KZ Guneko tutoreak urriaren 3tik 11ra eskainiko du hitzordua Mendaron

 

KZ Guneko tutoreak datorren urriaren 3tik 11ra eskainiko du hitzordua Mendaron. Goizeko ordutegian egongo da, 09:00etatik 13:00etara bitartean, Mendaroko Udalean, eta herritarrek edozein kontsulta egiteko aukera izango dute. Horretarako, alegia, hitzordua eskatu beharra dago www.kzgunea.eus/cita-previa web orrialdean, tutor.mendaro@kzgunea.net helbidean edo 945 062 555 telefono zenbakian.

Ohiko eran, KZ Guneak ikastaro eskaintza zabala eskainiko die herritarrei: enplegu-bilaketa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak, segurtasuna eta e-Administrazioa izango dira jorratuko diren gaiak ikastaroetan.