Link interesgarriak

Atzealdea Kurutz Gain industriaguneko seinalizazioa berritzeko lanak egingo ditu Mendaroko Udalak

Aldaketak seinalizazio horizontal zein bertikalean egingo ditu: aparkalekuak, oinezkoen pasabideak, mugikortasun urrikoentzat aparkalekuak… margotuko ditu eta, besteak beste, pasabideei edota aparkalekuei dagozkien seinaleak jarriko ditu.

2021·06·16


Kurutz Gain industriaguneko seinalizazioa berritzeko lanak egingo ditu Mendaroko Udalak

  • Aldaketak seinalizazio horizontal zein bertikalean egingo ditu: aparkalekuak, oinezkoen pasabideak, mugikortasun urrikoentzat aparkalekuak… margotuko ditu eta, besteak beste, pasabideei edota aparkalekuei dagozkien seinaleak jarriko ditu.
  • Aipatu lanak Paskin enpresak egingo ditu eta guztira 3.930,65€ko aurrekontua izango dute (BEZ kanpo).

 

Mendaroko Udalak, seinalizazio egoki batek duen garrantziaren jakitun, datozen asteotan Kurutz Gain industriaguneko seinalizazioa hobetzeko lanak burutuko ditu.

Hain zuzen aipatu eremuko seinalizazio horizontalean zein bertikalean egingo ditu aldaketak. Batetik aparkalekuak, oinezkoen pasabideak, mugikortasun urriko pertsonei dagozkien aparkalekuak… margotuko ditu, aurrerantzean eremu bakoitza ondo bereizita egon dadin eta horrez gain, hainbat seinale bertikal ere jarriko ditu, besteak beste, oinezko pasabideei edota mugikortasun urriko pertsonen aparkalekuei dagozkienak.

Lan horiek guztiak Paskin enpresak eramango ditu aurrera eta 3.930,65€ko aurrekontua izango dute (BEZ kanpo). Lanen helburua da industriaguneko espazioa ondo antolatu eta seinaleztatzea, horren erabilera egokia bermatzeko, eta, bide batez, bertan lan egiten duten edo bertatik igarotzen diren oinezkoen segurtasuna hobetu eta bermatzeko ere, horretarako behar adina seinale jarriaz.