Albisteak
Atzealdea

Kontzezio Eguneko azoka abenduaren 10ean ospatuko da Mendaron

• Baserriko sasoiko jakiak dastatu eta erosteko aukera izango da eta ganaduak ere ikusteko beta izango dute herritar zein bisitariek, egitarau bete baten baitan: sagardo lehiaketa, pilota jaialdiak, dultzaineroak zein erromeria, askoren artean.

2022·12·01

Abenduaren 10ean, larunbata, ospatuko du Mendarok, Covid-19aren pandemia dela eta bi urteko etenaren ostean, Kontzezio Eguneko azoka. Ohiko eran, baserriko sasoiko jakiak dastatu eta erosteko aukera izango da eta baserrietako ganaduak ere ikusteko beta izango dute herritar zein bisitariek, egitarau bete baten baitan: sagardo lehiaketa, pilota jaialdiak, dultzaineroak zein erromeria, askoren artean. Honakoa da egitaraua:

10:00

Barazki eta ganadu azoka.

Dultzaineroen kalejira

X. Sagardo Lehiaketa hasiera (Elgoibarko Lagun Taldearen laguntzarekin)

12:00

Mendaroko Euskal Dantza taldearen emanaldia. Euskaldantzako taldearekin batera, Ameikutzeko Trikitixa eta Txistuko ikasle eta irakasleak parte hartuko dute.

14:00

Sari banaketak (Sagardo lehiaketa eta Erosketa zozketa)                             

18:00

Gabon argien piztuera

Pilota jaialdia:

  • Elite-ko neskak
  • Xala-Pascual II / Arretxe II – Cabrerizo II

Ondoren,

Oilasko erreketa Arno Guraso elkartearen laguntzarekin

Erromeria