Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Kontzezio azokan postua jartzeko eskaera zabalik
2025·10·24

KONTZEZIO AZOKAN POSTUA JARTZEKO ESKAERA EGITEKO EPEA ZABALIK
Abenduaren 6an izango da aurtengo Kontzezio azoka.
Bertan, postu bat ipiniz, parte hartu nahi dutenek, dagoeneko, egin dezakete eskaera udaletxean, kultura@mendaro.eus helbide elektronikora idatzita. Idatzian, datu pertsonalez gain, salduko den produktuaren ezaugarriak aipatu behar dira.
Izena emateko azken eguna azaroaren 16a izango da.
Postuak banatzeko garaian zenbait irizpide hartuko dira kontuan: ekoizlea eskuz egindako produktuen salmenta, herritarra izatea eta helburu kolektibo edo soziala izatea.
ARGAZKIA: BARREN