Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Kontzezio azokan postu bat izateko aukera

.

2024·10·24


Herritar hori:

Mezu hau idazten ari gatzaizue abenduaren 7an antolatuko dugun Kontzezio Azokaren harira. Dakizuen bezala, frontoian artisau eta merkatariek 2 metroko mahai batean beraien produktuak saltzen dituzte. Aurten zuk ere egin edo prestatzen dituzun produktuekin (eskulanak, artisautza, postreak…) frontoian postu bat jarri nahi izanez gero, aukera izango duzu. Kontzezio Azoka merkataritza sustatzeko ekintza bat denez, herritar guztiei aukera eman nahi zaie beraien sormenak plazaratzeko.

Eskaerak egiteko kultura@mendaro.eus emailera idatzi azaroaren 22a baino lehen.

Animatuko zaretelakoan, adeitasunez.

Herritartasun saila.