Albisteak
Atzealdea

Kontsultatu Mendaroko 2023ko Santana jaien egitaraua

• Jaiak uztailaren 22tik 26ra ospatuko dira.

2023·07·17


Kontsultatu Mendaroko 2023ko Santana jaien egitaraua

 

  • Jaiak uztailaren 22tik 26ra ospatuko dira.

 

 

Mendaroko Santana jaiak uztailaren 22tik 26ra ospatuko dira. Honakoa da Udalak, herriko eragile eta herritarrekin elkarlanean, antolatu duen egitaraua:

Uztailak 22 ZAPATUA: GAZTEEN EGUNA

11:00 Gazte Asanbladakoek antolatutako futbito txapelketako finala, ikastolako jolastokian.

12:30 Txupinazoa eta Katasorginaren jaitsiera Bizi Poza txarangak alaituta eta buruhandi eta erraldoiek lagunduta.

13:00 Aurten jaiotako haurrei ongietorria udalbatza aretoan. Ondoren, kalejira.

15:00 Gazteen bazkaria eta jolasak frontoian.

19:00 Ñozz elektrotxaranga, Azpilgoetatik.

23:00 Puro Relajo taldearen kontzertua Herriko Enparantzan.

Ondoren, Jo Ta Ito taldearen kontzertua, eta gero 2MINO DJaren saioa goizaldera arte.

Uztailak 23 DOMEKA: HAUR ETA ADINEKOEN EGUNA

11:00-14:30 Puzgarriak eta jolasak eskolako jolastokian.

11:00 Txu-txu trena Herriko Enparantzatik.

11:30 Molto moto lasterketa Errekabarren zubian, Azpilgoetan hasita.

12:00 Euskal dantzak eta herriko nagusiei omenaldia, frontoian, Mendaroko Gazteak dantza taldekoen eskutik.

Ondoren, Txu-txu trena Aizpeko bazkarira joateko.

12:30 Meza nagusia, Azpilgoetako elizan.

14:00 Haurren bazkaria Goñati frontoian. Ondoren, haurrentzako jolasak.

14:30 Nagusien bazkaria, Aizpe elkartean, hango bazkideek prestatuta.

16:00-18:00 Puzgarriak eta jolasak, eskolako jolastokian.

18:00 Haurren danborrada, Bizipoza txarangarekin.

19:30 Zirika Zirkusen 'Aurkitu gabeko altxorra' ikuskizuna haurrentzat, Azpilgoetan. Euria egingo balu, frontoian.

20:30-22:00 Txu-txu trena, plazatik.

23:00 Gozategiren kontzertua, Herriko Enparantzan.

Uztailak 24 ASTELEHENA: KUADRILLA EGUNA

12:00 Bizi Poza txarangarekin kalejira, Azpilgoetan hasita.

13:00 Paella lehiaketa, eskolako jolastokian.

Ondoren, kuadrillen bazkaria.

17:30 Playback lehiaketa Mendarozabalen, jai batzordekoen eskutik. Ondoren, paella lehiaketako eta playbackeko sari banaketak.

19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga, Mendarozabaletik.

23:00 Bulego taldearen kontzertua Herriko Enparantzan.

Ondoren, erromeria Mugi Panderoa taldearekin, eta gero DJ saioa goizaldera arte.

Uztailak 25 MARTITZENA: SANTIO EGUNA

11:00 Uretako atrakzioa ikastolako jolastokian.

11:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejira, Herriko Enparantzan hasita.

12:30 Meza nagusia, Garagartzan.

13:30 Debako Monreal udal bandaren kontzertua, Herriko Enparantzan.

16:30 Pilota jaialdia

  • Lehendabizi: Mendaroko pilota eskolakoen partidak.
  • Bigarrenik: Egiguren V-Gaskue / Salaberria- Albisu.
  • Estelarra: Ezkurdia-Rezusta / Altuna III.- Martija.

19:30 Duo Covers Radio Rebelderen eskutik dantzaldia Herriko Enparantzan. 80 eta 90eko hamarkadetako musika.

22:00 Nagusien danborrada, Mauxitxa txarangarekin. Eskolan hasi eta frontoian amaitu.

00:00 Tsunami orkestaren dantzaldia, Herriko Enparantzan

Uztailak 26 EGUAZTENA: SANTA ANA EGUNA

10:20 Txistulariekin prozesioa Herriko Enparantzatik Garagartzako elizara.

10:30 Meza nagusia, Garagartzako elizan.

Ondoren, erromeria Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariekin eta Unai Andonegi eta Imanol Goikoetxea trikitilariekin, Bustin Alde elkartekoen laguntzarekin.

18:00 Herri kirolak, frontoian. Mendaroko bikotekako II. Santana Aizkolari Txapelketa.

20:00 Erromeria Obeneuke taldearekin, Herriko Enparantzan.

22:00 Jaien azkena. Katasorginaren igoera.

 

EGITARAUA PDF-AN