Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Konponduta eta asfaltatuta Atxuri eta Pagaolatza baserrietarako errepidea

.

2025·11·20


Konponduta eta asfaltatuta Atxuri eta Pagaolatza baserrietarako errepidea

Mendaroko eta Azkoitiko udalek finantzatu dituzte 88.933,08 euroko aurrekontua duten obrak

Landa-bideak hobetzeko Udalak duen jarduketa-planaren barruan, Atxuri eta Pagaolatza baserrietarako errepidearen zati batzuk konpondu eta asfaltatu dira aurten.

Konpondu eta berritutako errepide zatiek aipatutako Mendaroko bi baserriei ez ezik Azkoitiko Ondarroa, Arrozpide eta Larrazkandazpikoa baserriei ere ematen die zerbitzua. Hori horrela, Mendaroko eta Azkoitiko Udalek lortutako akordioari esker gauzatu ahal izan dira 88.933,08 euroko kostu totala izan duten obrak, bi erakundeen arteko adostasuna giltzarri izan baita.

Bi udalek elkarlanerako eta finantzaketarako borondatea agertu zuten, eta ondorioz, Azkoitiko Udalak aurrekontuaren %60 jarriko du, eta Mendarok gainerako % 40a ordainduko du.

Enetz Ezenarro alkatea eta Ana Azkoitia Azkoitiako alkatea pozik agertu dira bi aldeen arteko lankidetzagatik eta errepidearen hobekuntzagatik. Atxuri baserriko jabea den Maribel Bastidak ere bere poza erakutsi du, alkate biek eta Azkoitiko Hirigintza zinegotzia den Imanol Arrizabalagak egindako bisitan.

Etengabeko konpromisoa

Mendaroko Udalak urtero bideratzen du diru-partida garrantzitsu bat landa- bideak konpontzeko. Alor honetan egin beharreko lanak zehaztu eta lehentasunak markatzeko irizpideak ezarrita plan bat egin zuen Mendaroko Udalak aurreko agintaldian. Harrez gero urtero burutzen dira jarduketak eremu desberdinetan plan hari jarraiki.