Albisteak

Kilimon hiribidean asfaltatze lanak burutuko ditu Udalak bihar, otsailak 3

1
• Karril bakoitza denbora tarte ezberdinetan asfaltatuko da, beraz, trafikoa ez da etengo. Asfaltatze lanak egun batean amaitzea aurreikusten da.

2023·02·02

Hirigunea eta Kilimon hiribidea, Maite Maiora kirolgunea eta Mendaroko ospitalea lotuko dituen igogailu-sistema berria ezartzeko lanak aurrera doaz. Pasa den astean igogailuen estrukturak ezarri ostean, bihar, ostirala, otsailak 2, Kilimon etorbidean, tren geltokitik igogailu berriaren pareko eremura bitartean, asfaltatze lanak egingo dira.

Karril bakoitza denbora tarte ezberdinetan asfaltatuko da, beraz, trafikoa ez da etengo. Asfaltatze lanak egun batean amaitzea aurreikusten da.

Kilimon 1 eta 5 artean dauden aparkalekuak libre uzteko deia egin die Udalak bizilagunei. Edukiontziak lekualdatuko dira lanak iraun bitartean.

1