Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Kaleak denONAK parte-hartze saioa azaroaren 21ean
.
2024·11·14
Kaleak denONAK, Mendaroko Udalak Projekta Urbesen laguntzarekin udaberrian abiatuta espazio publikoak birpentsatu eta planifikatzeko parte-hartze prozesuaren baitan, parte-hartze saioa izango da, azaroaren 21ean, ostegunean, 18:30etan Udalbatza aretoan.
Espazio publiko eta kaleen antolaketaren inguruko gai ezberdinak jorratuko dira: plazak, kaleak, haur parkeak, irisgarritasuna, oinezkoen eremuak, trafikoa, kotxeen aparkalekuak. Guztioi interesatzen zaizkigun gaiak dira. Etorri eta eman zure iritzia.