Albisteak

Kafe kapsulak jasotzeko 45 edukiontzi berri jarriko dira eskualdean

• 2022an 5.325kg kafe kapsula jaso ziren Minigarbiguneetan, eta hori ikusita, herritarrei kapsulen birziklapena errazteko jarriko ditu Mankomunitateak 45 edukiontzi berri.

2023·05·12


Kafe kapsulak jasotzeko 45 edukiontzi berri jarriko dira eskualdean

 

  • 2022an 5.325kg kafe kapsula jaso ziren Minigarbiguneetan, eta hori ikusita, herritarrei kapsulen birziklapena errazteko jarriko ditu Mankomunitateak 45 edukiontzi berri.

 

Debabarrenako Mankomunitateak guztira 45 edukiontzi berri jarriko ditu eskualdeko herrietan kafe kapsulak jasotzeko, herritarrei kapsulen birziklapena errazteko helburuarekin.

2021eko martxoan ahalbidetu zuen Mankomunitateak kafe kapsulak minigarbiguneetan jasotzeko zerbitzua, Nestlé enpresarekin sinatutako hitzarmenari esker, eta ordutik minigarbiguneetan soilik jaso ahal izan dira. 

2022an 5.325kg kapsula jaso zirela ikusirik eta herritarrei kapsulen birziklapena errazteko, Mankomunitateak orain 45 edukiontzi berri jarriko ditu soilik kafe kapsulak jasotzeko. Dena den, minigarbiguneetako zerbitzua ere mantenduko da. Minigarbiguneetako bilketa zerbitzua Mankomunitateak kudeatuko du, orain arte bezala, eta kapsulak jasotzeko zerbitzu berriaren kudeaketa, aldiz, Ekogras enpresari esleitu zaio, eta Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza bati esker finantzatuko da.

 

Kafe kapsulak birziklatzeko edukiontzi berriak honako puntu hauetan kokatuko dira:

 

MALLABIA

 

Mikel Zarate, 8

 

 

ERMUA

 

Avda. Bizkaia, 6

VI Centenerio de la Villa, 13

Okinzuri,1

Zerukoa, 7

Ongarai, 2

Santa Ana, 8 1kalea

Avda Gipuzkoa, 6

Avda. Gipuzkoa, 54

San Pelayo, 44

Sakona, 1

 

EIBAR

 

Legarre, 19

Tiburcio Anitua, 3

Tiburcio Anitua, 23-25

Sostoa tarren, 10

Urki, 17

Romualdo Galdós, 22

Txantxa Zelai, 24

Txonta, 2

Barakaldo , 19

Bidebarrieta, 4

Carmen, 11

Barrena, 22

Sautxi

Estaziño

Pso San Andrés, 3

 

 

SORALUZE

 

Sta. Ana, 28

Erregetxe, 6

 

 

ELGOIBAR

 

Bernardo Ezenarro,2

Toletxegain 323

San Roke 34

Basarte 6

Urasandi

Alzola

Eulogio Estarta,4

 

 

MENDARO

 

Avda Kilimon .7

Azpilgoeta.

 

 

DEBA

 

Agirretxe kalea Ezenarro,2

Hondartza kalea. 15

Mogel 18

Erronda (Itziar)

 

 

MUTRIKU

 

Eulogio ulacia

Almirante Gaztañeta 1

Madalena SR

San Mikolla