Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Joan de ostiralean, ekainaren 27an, banatu ziren Txirristaka Sariak 2025

.

2025·07·02


Joan de ostiralean, ekainaren 27an, Txirristaka Bertsopaper lehiaketako sariak banatu ziren. Hiru kategoriatan banatuta zegoen lehiaketa eta guztira sei sari banatu zituzten. Lehiaketa Mendaroko Udalak eta In Leike kultur elkarteak antolatu dute, iaz berriz martxan jarri ondoren. Aurtengo epaimahaia Irune Basagoiti, Aitor Zubikarai eta Eneko Beretxinagak osatu dute.

C mailako sari nagusia (2006an edo lehenago jaiotako euskaldunak) Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena beasaindarrarentzat izan zen, Baina bat sobera bertso-sortagatik. Garaikurra eta 1.000 euro jaso zituen. Bigarren saria, berriz, Oier Etxeberria Zubimendi azpeitiarrarentzat izan zen (Nire traje onenez), garaikurraz gain 500 euro eskuratuz.

B kategorian (2007 eta 2010 bitartean jaiotako euskaldunak), Oier Juaristi Agirrebeña azkoitiarra izan zen irabazlea Mundua lanarekin; bigarren saria Mara Orbe Alcalde bilbotarrarentzat izan zen. Lehenak 200 euroko kultur bonoa jaso zuen, eta bigarrenak 150 eurokoa.

A kategorian (2011n edo beranduago jaiotako debabarrendarrak), Nora Garate Larrañagak irabazi zuen Altxor bat Mendaro bertso-sortarekin, epaimahaiaren ustez lanik osatuena. Bigarren saria Anitz Ezenarro Narbaiza mendaroarrarentzat izan zen (Uda ostean). Nora Garatek 100 euroko bonoa eskuratu zuen.