Albisteak
Atzealdea

Maskulinitatearen eta autodefentsa feministaren inguruko ikastaroak antolatu ditu ekainerako Mendaroko Jabetza Eskolak

2
• Lehen ikastaroa ekainaren 3an egingo da eta autodefentsa femenistarena, aldiz, ekainaren 11 eta 18an.

2021·05·26


Maskulinitatearen eta autodefentsa feministaren inguruko ikastaroak antolatu ditu ekainerako Mendaroko Jabetza Eskolak

  • Lehen ikastaroa ekainaren 3an egingo da eta autodefentsa femenistarena, aldiz, ekainaren 11 eta 18an.
  • Ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, bi kasuetan, udaletxeko harreran edo www.mendaro.eus webgunearen bitartez. Ikastaroak doakoak izango dira eta elebitan eskainiko dira udaletxean bertan.
  • Helburu nagusia da berdintasuna sustatu eta indarkeria matxistaren prebentzioa bultzatzea.

    

Mendaroko Udalak, Berdintasun saila buru, hausnarketarako eta jabetzarako gune izango diren hainbat ekintza antolatu ditu, Jabetza Eskolaren baitan, ekainean zehar ospatzeko.

Ekintza horien artean, esaterako, maskulinitatearen eta autodefentsa feministaren inguruko ikastaroak egingo dira, ekainaren 3an lehena eta ekainaren 11n eta 18an bigarrena.

Maskulinitatearen harira antolatutakoak, hain zuzen, “Zer gertatzen zaigu gizonoi? Maskulinotasun tradizionala berrikusten” du izenburu gisa eta herritar orori dago zuzenduta. Horrela, Piper Txuriak elkarteko Juanma Feitoren gidaritzapean, genero maskulinoaren eraikuntzaren oinarrizko ezaugarriak, gizonei buruzko sinesmen eta itxaropen kulturalak eta horrek pentsaeran, sentitzean eta jardutean duen eragina izango ditu hizpide. Ikastaroa arratsaldeko 17:30etatik 19:30era bitartean eskainiko da, aurrez aipatu bezala, ostegunean, ekainak 3. 

Autodefentsa ikastaroa, halaber, bi ostiraletan eskainiko da, ekainaren 11n eta 18an, arratsaldeko 17:00etatik 20:30era Emaginen zuzendaritzapean eta emakumeei zuzenduta. Ikastaro hau jarrera matxistak identifikatzeko eta horiei aurre egiteko tresna bat da. Defentsa pertsonala baino askoz gehiago da, emakumeek bizipenak partekatzeko, elkarri entzuteko, beldurrei eta emozioei buruz hitz egiteko, autoestimua lantzeko eta ahalduntzearen bidez indarkeriari aurre egiteko estrategiak eta teknikak emateko espazioa da. Alegia, metodologia eta baliabide desberdinen bitartez, eraso sexistak identifikatzeko emakumeak beren burua hobeto ezagutzeko eta indartzeko tresnak ematera zuzenduta dago.

Bi kasuetan, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, presentzialki udaletxeko harreran edota online, www.mendaro.eus webgunean. Bi ikastaroak udaletxean bertan egingo dira eta elebitan eskainiko dira.

 

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

 

 

 

 

 

1 2