Link interesgarriak

Atzealdea Iraileko Osoko Udalbatzan hartutako erabakiak

.

2024·10·02


 

Irailean, Mendaroko Udalbatzak hainbat akordio onartu zituen:

  • 2025eko ordenantza fiskalek % 2,9ko igoera jasotzen dute udal-zergetan eta % 9koa zabor-tasan, hau da, 13 euroko igoera izango da urtean etxebizitza bakoitzeko.
  • Jabari publikoa erabiltzeagatiko eta hileta-zerbitzuengatiko tasak ere berrikusi ziren, eta jaietan barraka eta saltokietarako tasak ezarri ziren.
  • Landa-bideen erabilerari buruzko ordenantza berria onartu zen, atoidun ibilgailuen debekua ezabatuz.