Link interesgarriak
Atzealdea Irailaren 30ean amaitzen dira 2. seihilekoko zabor-bilketaren tasa eta IBI iraunkorra borondatez ordaintzeko epeak
2021·09·22
Irailaren 30ean amaitzen dira 2. seihilekoko zabor-bilketaren tasa eta IBI iraunkorra borondatez ordaintzeko epeak
-
Helbideratu gabeko ordainagiriak adierazitako helbide fiskalera bidali dira, eta ordainketa edozein banketxetan edo udaletxean bertan egin daiteke.
Datorren irailaren 30ean amaituko dira 2. seihilekoko zabor-bilketaren tasa eta ibi iraunkorra borondatez ordaintzeko epeak. Helbideratutako ordainagiriak zuzenean zordunduko dira zergadunaren kontu korrontean, kobrantzaren azken egunean.
Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako helbide fiskalera bidali dira, eta ordainketa edozein banketxetan edo aurrezki-kutxatan egin beharko da, edo udaletxean bertan.
Norbaitek ez badu etxean jaso dagokion ordainagiria, udal-bulegoetan eskatu beharko du.