Link interesgarriak
Atzealdea Irailaren 28an XXIX. Mendaroko Aire Libreko Margo Lehiaketa egingo da
2024·09·04
Irailaren 28an XXIX. Mendaroko Aire Libreko Margo Lehiaketa egingo da
Aukeratutako lanekin erakusketa egingo da urriak 4, 5 eta 6an, Lagun Betikoaken.
Hogeita hemeretzigarren urtez, Mendaron Aire Libreko Margo Lehiaketa ospatuko da irailaren azken larunbatean. Partaideek, teknika, formatua eta euskarri librean margotu beharko dute, Mendaroko herria gaitzat hartuta. Irudikatutako espazioa lehiaketaren oinarrietan azaltzen den Mendaroko planoaren baitakoa izan beharko da.
Pilotalekuan zigilatuko dira partehartzaileen euskarriak, goizeko 9:00etatik 11:00etara bitartean, eta lanak 13:00etatik 14:00etara aurkeztu beharko dira leku berean. 14:30etan ekingo zaio sari banaketari.Gazteen artean, margotzeko materiala banatuko da irabazleen artean. Helduen kategorian, 700 euro irabaziko ditu irabazleak, 2. saria 500 eurokoa izango da, eta hirugarren eta laugarren sariak 300 eurokoak.
Aukeratutako lanekin erakusketa egingo da urriak 4, 5 eta 6an, Lagun Betikoaken. Lehen bi saridunen margolanak udalaren jabetzan geldituko dira, eta bigarren saria jasotzen duen margolana zozketatu egingo da.