Link interesgarriak

Intzarbakutzako aldapa trafikoarentzat zabalik

• EGURKI ERAIKUNTZAK SL enpresak Intzarbakutzako lanak gaur bukatuko ditu eta arratsaldetik aurrera N634 errepideko biribilgunetik sarbidea zabalik egongo da.

2023·08·11

Mendaron, 2023ko abuztuaren 11an.

Azpilgoeta auzoko Intzarbakutzako aldapa berritzeko lanak bukatu dira, beraz N634 errepideko biribilgunetik trafikoarentzat sarrera zabalik egongo da abuztuaren 11an, arratsaldetik aurrera. Norabide bakarra izango du beraz trafikoarentzat, eta Intzarbakutza aldapan behera ezingo da atera.

Lanak bukatu bitartean, Santuaran parean gaituta egon den sarrera ezingo da beraz erabili Azpilgoeta auzora sartzeko.

Bestalde, oinezkoen bidea bukatzeko, margoketa lan batzuk egitea bakarrik falta da. Hurrengo astean burutuko dira eta ez dute trafikoan eraginik izango.