Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Intxaurbakoitzako aldapan kilikolo zeuden zenbait harkaitz erretiratzeko lanak egiten dabil Mendaroko Udala

2
.

2026·01·16


Intxaurbakoitzako aldapan kilikolo zeuden zenbait harkaitz erretiratzeko lanak egiten dabil Mendaroko Udala

 

Azken urteetan haizearekin, AP-8 autopistatik zintzilik zeuden zuhaitzen adarrak erori izan dira, errepidezko Azpilgoeta auzorako sarrera nagusienetako batean arrisku handiko egoerak sortuz. 

Iaz Mendaroko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, egoera txarrean zeuden hainbat zuhaitz adar moztu zituen inguru horretan.

Baina haizeteek zuhaitzen sustraiak eta hauen inguruko harkaitzak ere mugitu izanak, lan berriak egitera bultzatu du Mendaroko Udala.

Aurrera begira arrisku egoera hauek ekiditeko asmoarekin, inguru horretako azterketa geotekniko bat eskatuko du Mendaroko Udalak, herritarrentzat inguru horretako segurtasuna bermatzeko.


 

BIDEOA

 

1 2