Link interesgarriak
2019·12·09
Inoizko aurrekonturik sozialenak izango ditu Mendaroko Udalak 2020an eta herriarentzako estrategikoak diren proiektuei erantzungo die
- 2.700.000 euroko aurrekontua izango da 2020koa, iazkoa baino %5,34 handiagoa. Inbertsio zuzenetara 455.000 euro bideratuko dira.
- Udal Gobernuak legealdira begira 5 ildo estrategikotan oinarritu du beren Plan Estrategikoa eta aurrekontuak hori oinarri osatu dira: Mendarotarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea, Tokiko ekonomia eta emplegua sustatzea, Herri atsegina eskaintzea beharrezkoak diren azpiegiturekin, Gure ingurua, euskara eta nortasuna zaintzea eta Herritarren partaidetza aktiboa udalgintzan.
- Udal aurrekontua oposizioko alderdiekin –EH Bildu eta PSE-EE- landua izan da eta berauek proposatutako ia ekimen guztiak barneratu dira.
Mendaro, 2019ko azaroak 29
Mendaroko Udalak 2020ko aurrekontua onartu berri du: 2.700.000 eurokoa izango da, iazkoa baino %5,34 handiagoa, eta horietatik 455.000 euro inbertsioetara bideratuko dira. Udalak duen antolaketari jarraiki, Antolakuntzak 609.000 euro hartuko ditu, %22,56; Lurraldeak, hau da urbanizazio zerbitzuek eta landa eremuak, 1.039.500 euro, aurrekontuaren %38,50; eta azkenik Herritartasunak, zeinak Gizarte ongizatea, cultura, euskara eta parte-hartzea barne hartzen dituen, 1.051.500 euro, aurrekontuaren zati handiena, %38,94.
Iñaki Arregui alkateak nabarmendu duenez aurrekontu “soziala” da: “herritarren beharrei erantzuten dietena eta Mendaroren etorkizuna finkatu eta mendarotarren bizi kalitatea eta ongizatea bermatzen duena”. Azaldu duenez aurrekontua osatzeko garaian oinarri izan dute amaitzear duten 4 urterako Plangintza Estrategikoa: “gure udal jardunaren oinarri da, bertan definitu ditugu gure ildo estrategiko nagusiak, eta baita bakoitzaren baitan garatu nahi ditugun proiektuak ere. Horien baitan osatu dugu 2020ko aurrekontua eta 4 urtetako lanaren abiapuntua izango da”.
5 ildo estrategikotan oinarritu du beren Plan Estrategikoa: Mendarotarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea, Tokiko ekonomia eta emplegua sustatzea, Herri atsegina eskaintzea beharrezkoak diren azpiegiturekin, Gure ingurua, euskara eta nortasuna zaintzea eta Herritarren partaidetza aktiboa sustatzea udalgintzan.
Atal horien baitan, honako proiektuak barne hartzen ditu 2020ko aurrekontuak:
- Mendarotarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea.
- Ludoteka berria inaguratu da berriki, eskaintza areagotuz. Orain arte astean 3 egunetan zabaltzen zen eta orain aste barruko egunetan egunero dago zabalik.
- Alokairua eta herriko gazteria emantzipatzeko politika aktiboak bultzatuko dira: etxe baten alokairura sartzeko diru laguntza lerro bat sortuko da eta etxe hutsen merkaturatzea bultzatzeko neurriak hartuko ditugu.
- Ludoteka zaharreko lokala berregokitu eta beharrezko materialarekin atonduko da kirol jarduerak egiteko: kiroldegi berri bat izanen da. Bertan gazteen kirol ohituretan eragiteko ekimenak jarriko ditugu martxan eta baita nagusientzakoak ere. Gure helburuetako bat da zahartzaro aktibo eta osasuntsua bultzatzea. gasteentzako eta baita ere naggusientzat zahartzaro aktiboa bultzatuz.
- Berdintasun Plan berria sortuko du Udalak, Mendaroko egungo gizartea egoki aztertu eta gizon zein emakumeen arteko berdintasun erreala lortzeko.
- Familia ezinduei eskolatik kanpoko ekintzak ordaintzeko laguntza lerroa sortuko da.
- Tokiko ekonomia eta enplegua sustatzea
- Mendaroko sozio-ekonomia eta herri identitatea bultzateko ikerketa jarriko da abian.
- Industria-gune berrien sorrera bultzatuko du Udal Gobernuak, mendarotarrek bertan kalitatezko enplegua topatu eta baita ere inguruko jendea herrira erakartzeko helburuarekin.
- Baserritarrekin bilerak egin ditu Udalak euren beharrak, kezkak eta zalantzak jaso eta, ahal den neurrian, laguntzeko. Kuku-Mala artean ur hornidura sarea berritzeari ekin diogu.
- Baserri bideak konpontzeko proiektua abian jarri du Udalak.
- Mendi-urak bideratzeko proiektua ere abian.
- Herri atseginagoa eskeintzea herritarrentzat beharrezkoak diren azpiegiturekin
- Kaleak eta hainbat auzotako eremu ezberdinak eraberrituko dira irisgarriagoak eginez.
- Azpilgoetan Zelaikua plazan Ludoteka berria inaguratu da, auzoari bizi berri bat emanaz.
- Irisgarritasun obrak ere martxan dira Zelaikua plazan eta urte amaierako amaitua egotea aurreikusten da.
- Blokes Etxebarriatik Bixuete bitarteko zubia eraikitzeko tramiteei ekin die Udalak.
- Anbulatorio paretik hospitalera bitartean irisgarritasuna igogailua jartzea aztertzen ari da Udala.
- Gure ingurua, euskara eta nortasunaren zaintza
- Zuhaitz autoktonoen (pagoa ,artia etabar) landaketen zainketa berreskuratuko du Udalak, garbiketak burutu eta eremuak kontrolatuz.
- Eraikin publikoetan energIa jasangarria ipintzeko proiektua lantzeari ekingo dio Udalak. Baita sentzibilizazio eta kontzientziazio kanpainak egin ere.
- Etxebizitzen irisgarritasuna eta isolamendurako laguntza lerroa sortuko du Udalak. Etxebizitzen egokitasuna irisgarritausn aldetik eta ingurumenarekin Udalak duen konpromisoa jorratu nahi da horrela, CO2 emisioak gutxitzeko.
- Mendaroko mendi bideak (PR,GR etabar) garbitu eta berreskuratzea da gure helburua.
- Euskaraz bizi nahi duen herria sustatu nahi du Udalak, euskararen erabilera bultzatu, eta horretarako UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin duen hitzarmenaren baitan, hainbat eta hainbat sentsibilizazio kanpaina eta proiektu landuko ditu Udalak.
- Aitor Etxeberriaren eskultura errepideko errotondan jarriko da. Arregui alkateak azaldu eran, “tokiko izen handiko artistari merezi duen errekonozimendua emanaz”.
- Herritarren parte-hartze aktiboa Udalgintzan
- Herritarren parte-hartzea Udalaren eguneroko jardunean sistematizatu nahi du Udalak eta horretarako ‘Mendaroko Parte Hartze PLangintza’ osatuko du, herritarrek udalgintzan parte-hartu eta egistamoak era partekatuan lantzea helburu izanik.
“Aurrekontua oposizioarekin landu da”
Udal aurrekontua oposizioko alderdiekin –EH Bildu eta PSE-EE- landua izan da eta berauek proposatutako hainbat eta hainbat ekimen barneratu dira. Arreguik azaldu eran, “ia proposamen guztiak barneratu ditugu eta aurtengo aurrekontuan txertatu ez direnak aztertzekotan geratu gara. Aurrekontu partekatua da. Gestio ona oinarri, proiektu ororen bideragarritasuna eta lanketa egokia oinarrizko premisa dira guretzat”.