Albisteak

Ikastolako garbitzaileek jasotako irainak gaitzetsi ditu Udalak

.

2021·06·29


Ikastolako garbitzaileek jasotako irainak gaitzetsi ditu Udalak

 

Mendaroko Ikastolako garbitzaileek jaso dituzten irainak, pintaketak, eta neurrigabeko zikinkeria gaitzetsi ditu Mendaroko Udalak. Herritarrei eskatzen die arduraz eta errespetuz joka dezatela mendarotar guztienak diren zerbitzu eta azpiegiturekin, eta horiek bermatzeko lanean diharduten pertsonekin.

Mendaro errespetuan oinarritutako herria da, eta gizalegez jokatu behar dugu, urkoa, langileak eta gure erakunde zein eragileak errespetatuz. Ardura eta errespetua, mesedez, gure bizitza errazagoa izateko lanean dihardutenei.