Link interesgarriak
Atzealdea Ikastola inguruan ikuspena hobetu du Udalak haurren eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko
2021·02·12
Ikastola inguruan ikuspena hobetu du Udalak haurren eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko
- Zehazki, aparkaleku bat desgaitu da lorontzi bat ezarriz bertatik igarotzen diren ibilgailuek haurrak garaiz eta erraz ikus ditzaten. Anbulatorio inguruan ere pibote bat ezarri da zebra-bidearen alboan oinezkoen segurtasuna hobetzeko.
Mendaroko Udalak oinezkoen segurtasuna hobetzeko hainbat lan burutu ditu azken egunotan. Udal Brigadak egin ditu lanak. Zehazki, ikastola eta anbulatorio parean oinezkoen segurtasuna bermatzeko lanak egin dira: aparkaleku bat desgaitu da lorontzi bat ezarriz bertatik igarotzen diren ibilgailuek haurrak garaiz eta erraz ikus ditzaten. Anbulatorio inguruan ere pibote bat ezarri da zebra-bidearen alboan oinezkoen segurtasuna hobetzeko. Lan hauekin, Udalak, oinezkoen segurtasuna bermatzeaz gainera, mugikortasun aukerak hobetzea du helburu.
Udal Brigadak beste hainbat lan ere burutu ditu otsaileko lehen egun hauetan. Hala nola, Axier eremu inguruko kunetak eta bide-bazterrak garbitu dira, Martzela Osoro enparantzaren lurreko buzoia margotu da, trafiko seinale ugari garbitu eta zuzendu dira, Azpilgoeta hilerriko nitxoen gaina eta kapilaren teilatua garbitu eta belarra moztu da, edota Azpilgoeta auzora Elgoibartik sartzeko debeku seinalea ezarri da.