Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Igerileku estaligabeak Mendaron eraikitzeko alternatiba ezberdinak aurkeztuko ditu Udalak datorren asteazkenean, azaroak 16
2022·11·10
Igerileku estaligabeak Mendaron eraikitzeko alternatiba ezberdinak aurkeztuko ditu Udalak datorren asteazkenean, azaroak 16
- Arratsaldeko 18:00etan izango da bilera irekia Mendaroko Udaleko Areto Nagusian.
Mendaroko Udalak Kirol Azpiegituren Mapan aurrera-pausuak ematen jarraitzen du. 2022 hasieran abiatu zuen prozesua eta martxoa eta ekaina artean parte-hartze prozesua garatu zuen. Guztira 190 herritarrek hartu dute parte inkestan, martxan jarritako bi partaidetza-lerroen bitartez: online eta presentzialki egindako inkestak.
Bertan, Kirolgunea, igerileku estaligabeak, bidegorria eta futbol zelaia lehenetsi zituzten mendaroarrek. Udalak guztien azterketa faseak abian ditu eta hain zuzen, herritarrei lerro horietako baten nondik-norakoen aurkezpena burutuko du: igerileku estali gabeak.
Datorren asteazkenean, azaroak 16, izango da bilera irekia, arratsaldeko 18:00etan Mendaroko Udaleko Areto Nagusian. Parte hartuko dute Iñaki Arregi alkateak eta Iñigo Carretero Sestra Ingeniería y Arquitectura S.L. enpresako ingenieria. Enpresa honek burutu du igerileku estaligabeak Mendaron ezartzeko aukeren azterketa.
Mendaroko Udalak herritar oro gonbidatzen du bilera irekian parte hartzera.