Agenda
Atzealdea

Mendaroko XV.Euskarazko Ipuin Lehiaketa

Abenduak 14an liburutegian B eta C Mailakoentzat Idazte-Marrazte sorkuntza tailerra ere izango da.
27 AZA 17 ABE

MENDAROKO XV EUSKARAZKO IPUIN LEHIAKETA.

ETA IDAZTE-MARRAZTE SORKUNTZA TAILERRA.

Mendaroko XV Euskarazko ipuin lehiaketa antolatzen da, haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko helburuarekin.

Ondorengo mailak bereizten dira:

  • A MAILA: LH1 LH2 LH3 LH4  Ipuina ilustratu Maila bakoitzeko sari bat. Ipuin bat irakurri ondoren marrazkia egitea. Ipuinaren kopiak ikastolan, ludotekan eta liburutegian egongo dira. A4  formatodun orrian egin beharko dira eta margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.  DOKUMENTU EREDUA
  • B maila: LH 5 LH 6 DBH 1 DBH 2  Ilustrazioa ipuin bilakatu Maila bakoitzeko sari bat. Ilustrazioa oinarritzat hartuz ipuin bat egitea. Ilustrazioaren kopiak, ikastolan, ludotekan, gaztelekuan eta liburutegian egongo dira. Ipuinak euskaraz idatziak izan behar dute, ordenagailuz idatzita eta gehienez 2 orrialdekoak. DOKUMENTU EREDUA
  • C MAILA: DBH 3 DBH 4  Komikia edo bineta sortu Maila bakoitzeko sari bat. Ematen den gaiean oinarritutako komiki ala bineta osatu behar da. Eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da. DOKUMENTU EREDUA.

                                                   --------------------------------

Lan guztiak 2019ko abenduak 17a baino lehen aurkeztu behar dira.

Gaitzizen batekin sinatu egindako lana eta gaitzizen berdina duen kartazal baten barruan ipini datu hauek: Izen abizenak, Ikasturte maila, Telefonoa.

Eta ekarri Mendaroko Udalera posta arruntez, emailez edo eskura. Ez da epe horretatik kanpo aurkeztutako lanik onartuko. Aurkeztutako lanak, Mendaroko Udalaren jabetzara pasako dira.

Sari banaketa, Urtarrilak 5ean Erregeen Ongi Etorrian izango da.

Lehiaketan parte hartzeak arauen onarpen osoa dakar.

Bestalde, Laguntza nahi baduzu parte hartzeko, etorri Liburutegira

                IDAZTE MARRAZTE SORKUNTZA TAILERRA

Abenduak 14 larunbata

B mailakoak 17:00etan.

C mailakoak 18:30etan.