Link interesgarriak
Atzealdea Ibilgailu elektriko bat erosi du Mankomunitateak
2022·10·06
Ibilgailu elektriko bat erosi du Mankomunitateak
- Maiatzean erosi zuen Mankomunitateak lehen ibilgailu elektrikoa eta, trantsizio energetikorako bidean urratsak ematen jarraitzeko, bigarren ibilgailu elektriko bat erosi du, legealdi hasieran zehaztutako helburuei erantzunez.
Aldaketa klimatikoari tokikotasunez erantzuteko eta trantsizio energetikoa sustatzeko, ibilgailu elektriko funtzioanitz bat erosi du Mankomunitateak, legealdi hasieran zehaztutako helburuei erantzunez.
Mankomunitateak hainbat lan lerro abiarazi ditu azken urteotan Debabarrena jasangarriagoa eta ingurumenarekiko begirunetsuagoa izan dadin. Bide horretan, lehentasunetako bat da zerbitzuetan trantsizio energetikoa indartzea, kutsadura murriztuko duten politika berdeak sustatzeko. 2021ean neurtu zituen Mankomunitateak bere ibilgailuek isuritako gas kutsagarriak eta, datuak aztertu ondoren, gas kutsatzaile horiek murrizteko Ekintza Plan bat diseinatu zuen.
Ekintza Plan horren harira erosi ditu aurten bi ibilgailu elektriko.
Funtzio anitzeko ibilgailu elektrikoa
Goupil markako G4 L ibilgailua da Mankomunitatearen ibilgailu elektriko berria. 100% elektrikoa da eta hainbat lan egiteko gaitasuna dauka, integratuta dituen bi kutxei esker: batetik, paperontziak, zaborra etab. biltzeko kutxa irekia dauka, eta baita kale garbiketarako hidrogarbigailu gisa aritzeko ekipamendua ere (130 bareko presiodun ur-ponpa batekin eta 200 litroko ur-biltegiarekin); bestetik, gaikako paperontziak biltzeko kutxa multikonpartimentatua ere badu, 4 atalekin: papera eta kartoia, ontziak, gainerakoa eta organikoa jasotzeko.