Link interesgarriak
Atzealdea Ia 30.000 kWh eta 3.400 euro aurreztu dira urtebetean Ikastolan plaka fotovoltaikoak ezarrita
2023·01·26
Ia 30.000 kWh eta 3.400 euro aurreztu dira urtebetean Ikastolan plaka fotovoltaikoak ezarrita
- 2021eko udan 96 plaka ezarri ziren, 48.090,34 euroko inbertsioarekin (BEZ barne).
- Iñaki Arregi, alkatea: “gure helburua da energia berriztagarrien aldeko urratsak ematea, baita herritarrei energia berdea kontsumitzeko aukerak ematea ere, energetikoki eraginkorragoak izateko eta Mendaro herri berdeagoa, ekologikoagoa, ingurumenarekiko zaintzan arduratsuagoa eta jasangarriagoa izan dadin”.
Trantsizio energetikoaren bidean eta energia eraginkortasunaren aldeko apustuari helduta, Mendaroko Udalak, 2021eko udan, plaka fotovoltaikoak ezarri zituen Ikastolako sabaian.
Guztira 96 plaka ezarri ziren, 48.090,34 euroko inbertsioarekin (BEZ barne). Urtean ia 30.000 kWh aurreztea lortu da. 2019 (covid-19a gabeko urte naturala) eta 2022 urteak alderatuz honakoak izan dira datuak:
- 2019 urtean, 51.027 kWh
- 2022 urtean, 22.164 kWh
Horrela, urteko, 3.400 euroko aurrezkia lortzen da, bataz-beste, energia kontsumoan.
Plaken angeluak, teilatuaren angelu berdina, 10º, bereziki goizeko eguzkia aprobetxatzea ahalbidetzen du, ikastolako gehiengo energia kontsumo orduak hornituz.
Eguzki plakek eskaintzen duten teknologia berriztagarriei esker, plakek sortutako energia korrontea korronte alterno bilakatzen da eta hori zuzenean kontsumitu edo energia sarera gehitu ahal da.
Instalazio honen helburu nagusia eraginkortasunarekiko bidean urratsak ematea izan da, eguzki plakei esker, energia berdea lortu baita ikastolako eraikina hornitzeko.
“Lehen aldia da Mendaron horrelako instalazio mota bat ezartzen dela eta gure helburua da energia berriztagarrien aldeko urratsak ematea, baita herritarrei energia berdea kontsumitzeko aukerak ematea ere, energetikoki eraginkorragoak izateko eta Mendaro herri berdeagoa, ekologikoagoa, ingurumenarekiko zaintzan arduratsuagoa eta jasangarriagoa izan dadin”, berretsi du Iñaki Arregi alkateak.