Link interesgarriak
Atzealdea Hondakinak bildu eta kudeatzeko zerbitzuen kuotak onartu dira 2021erako
2020·10·30
Hondakinak bildu eta kudeatzeko zerbitzuen kuotak onartu dira 2021erako
- Emandako zerbitzuengatik eskualdeko udalek ordaintzen dituzten kuotak orokorrean leunki igoko dira 2021ean, 2020arekin alderatuta %0,5a bataz beste. Erabakia nagusiki hondakinen tratamenduan izandako igoeraren ondorio da.
Hondakinak bildu eta kudeatzeko eta kaleak garbitzeko zerbitzuengatik eskualdeko udalek ordaintzen dituzten kuotak %0,5 igoko dira bataz beste 2021ean, horrela onartu du Debabarrenako Mankomunitateko Batzar Orokorrak. Igoera, batez ere, hondakinen tratamenduaren handitzearen ondorioz emango da.
Debabarrenako 8 udalerriek 2021ean Mankomunitateari ordainduko dizkioten kuotak 13.203.210 eurokoak izango dira guztira. Kopuru hori, bataz beste, %0,5 igo da 2020ko kuotekin alderatuta. Mankomunitatearen berezko gastuak, hala nola hondakinen bilketa eta kaleen garbiketa, %1 eta %0,8 murriztuko dira 2020aren aldean. Hala ere, Partzuergoari dagozkion hondakinen tratamenduaren inguruko gastuak %3 igo dira; ondorioz, Mankomunitateak 2020an baino 97.245 euro gehiago eman beharko dizkio GHKri.
Kuoten %0,5eko igoera bataz bestekoa da. Datuak udalerrika aztertuz gero, ikus daiteke aldaketa txikiak daudela 2020ko kuotekiko. Mallabiaren kasuan, kuota %0,19 jaitsiko da eta Soraluzen, berriz, %2. Mendaron ere %0,16 jaitsi da. Ermuan kuota %0,43 igoko da eta Eibarren %1,3. Elgoibarren %0,13ko hazkundea izango du, Deban %0,44koa eta Mutrikun %0,15ekoa.
2021eko aurrekontuaren aurrerapena
Kuota horiek 2021erako aurrekontuaren aurrerapenaren arabera kalkulatu dira. Aurrekontu hori gastua mantentzeko irizpidearekin egin da, pandemiaren ondorioek larriki eragindako udal kontuetan karga gehiago ez ipintzeko.