Albisteak
Atzealdea

Hondakin bilketan aldaketak, koronabirusagatik

Koronavirusa: HIRI HONDAKINEN EDUKIONTZI GRISAK, ERREFUSA, IREKITZEA, COVID19-AK KUTSATUTAKO HERRITARREK ERABILI AHAL IZATEKO.

2020·03·18


Hondakin bilketan aldaketak, koronabirusagatik

  • Koronavirusa: HIRI HONDAKINEN EDUKIONTZI GRISAK, ERREFUSA, IREKITZEA, COVID19-AK KUTSATUTAKO HERRITARREK ERABILI AHAL IZATEKO.
  • BOLUMEN HANDIKO HONDAKINAK JASOTZEKO ZERBITZUA ETETEA.
  • Debabarrenako Mankomunitateak etxeko hondakinak jasotzeko hartu dituen neurriak
  • Debabarrenako Mankomunitateko zaborra jasotzeko langileek lanean jarraituko dute alarma egoera bitartean. Txandak hiru ordutegi ezberdinetan banatuko dira kutsatzeak ekiditeko.

Komunikabide guztietan zehatz-mehatz jakinarazi da zeintzuk diren publikoarentzat irekita egongo diren establezimenduak, Alarma Egoerak irauten duen bitartean:  Supermerkatuak, elikagaien establezimenduak, farmaziak, mediku zerbitzuak,, estankoak, etab. Guztiak behar-beharrezkoak. Baina Osasun Publikoarekin lotutako beste lan batzuk daude, egunerokoan ere garrantzitsuak direnak bizitza ahalik eta normaltasun handiarekin bizitzen jarraitu ahal izateko, eta orokorrean herritarren osasun publikoarentzako bermeekin.

Oinarrizko zerbitzu publikoen artean Hiri Hondakinak Jasotzekoa azpimarratu behar da, etxeko hondakinak ere deitutakoak . Jarduera hau egiteko, Debabarrenako Eskualde Mankomunitateko hiri hondakinak jasotzeko zerbitzuko langileak, Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikuko udalerrietan, lan egiten jarraitzen dute krisi epealdi eta alarma egoera honetan, gure inguruko udalerri eta hirietako bide publikoan segurtasun eta higiene baldintzak mantentzeko. Taberna eta establezimenduak itxi arren, etxeetan zaborra sortzen jarraituko da eta edukiontzietan jasotzea ezinbestekoa da etxeetan ez pilatzeko.

Honi dagokionez, 2020ko martxoaren 13an etxeko hondakinen eta COVID 19aren kudeaketari buruzko Jarraibide bat eman da, hauxe dioena:

 

“Pazientearen hondakinen poltsen kudeaketa

 

2. motako poltsa, hermetikoki itxita eta 1. motako poltsa edukiko duena, COVID-19 duten pazienteen hondakinekin, errefusaren edukiontzian bakarrik utziko da. Erabat debekatuta dago banatuta jasotzeko edukiontzietan uztea (organikoa, ontziak, papera, beira edo ehunak) edo inguruan uztea.

 

Errefusa:

  1. Zabortegira edo erraustegira zuzenean bidaliko da, poltsak eskuekin ireki gabe, ahal izatekotan.
  2. Aurretiko tratamendua behar izatekotan, tratamendu hori modu automatikoan egingo da, poltsak eskuz irekitzea ekidinez.

 

Materialak modu automatikoan bakarrik errekuperatuko dira; segurtasuna handitzeko, eskumena duten agintariek materialak 72 orduz behintzat bilduta egotea adostu dezakete.

 

Hondakinak jasotzeko zein poltsa horiek jasotzen dituzten planta guztietan langileak babesteko protokolo zehatzak garatuko dira edo daudenak berrikusiko dira helburu berdinarekin eta langileentzako beharrezkoak diren banakako babeserako ekipoak (BBE) emango dira.

 

Krisiak irauten duen bitartean COVID-19en kutsatutakoen maila altua dagoen zentro/lekuetatik (egoitzak, ospitale bihurtutako hotelak, etab.) datozen poltsen (2. mota) ezberdindutako jasotzeak ezarri ahalko dira. Poltsa hauek kanpotik identifikatuko dira, modu errazean (adibidez zinta isolatzailea edo antzekoaren bidez) eta hondakinak jasotzeko ardura duten agintaritzek ezartzen duten moduaren arabera utziko dira. Poltsa horiek aurretik adierazi den modu berean kudeatuko dira”.

 

Horretarako, eta Jarraibide hori betetzen dela errazteko eta zerbitzua hobeto antolatzeko, Debabarrenako Mankomunitatearen barruan honako NEURRI hauek hartu dira, ezagutza orokorrerako publiko egin direnak:

 

Errefusaren edukiontzien sarrailak ireki. Gaikako bilketen edukiontziak erabiltzeko debekua, biohondakina, papera, kartoia, ontziak, beira, COVID 19ak kutsatutako pazienteentzako.

Osasun Ministerioaren gomendioen arabera, gaixoak eta bere zaintzaileek erabiltzen duten erabili eta botatzeko materiala (eskularruak, zapiak, maskarak) poltsetan utzi behar dira, eta poltsa horiek errefusaren edukiontzian bakarrik utziko dira. Erabat debekatuta dago banatutako edozein frakzioaren banatutako bilketa edukiontzietan uztea (organikoa, ontziak, papera, beira edo ehunak) edo inguruan uztea. Hori dela eta, Debabarrenako Mankomunitateak errefusaren edukiontzien (edukiontzi grisa) sarraila irekitzea erabaki du, COVID 19ak kutsatutako herritarrek erabiltzeko neurri bezala. Herritarrei eskatu zaie edukiontzien irletan lurrean poltsarik ez uzteko, higiene neurriak bermatu ahal izateko.

Gainontzeko herritarrek hondakinen gaikako bilketarako edukiontziak erabiltzen jarraitu BEHARKO DUTE, eta betebehar horretatik salbuetsita egongo dira kutsatuta edo berrogeialdian daudenak.

 

 

 

Kaleak hipoklorito sodikoarekin garbitzea

 

Garbiketa zerbitzuko langileek hiriko kaleak garbitzen hasiko dira ura eta hipoklorito sodikoko nahasketa batekin, COVID 19aren hedapena gelditzen laguntzeko neurri bezala.

 

Garbiguneen irekiera ordutegia

 

Ermua, Eibar, Elgoibar eta Mutrikun dauden lau Garbiguneen irekiera ordutegiak errespetatuko dira. Zentro hauetako langileek babes neurriak izango dituzte, BBEak, Osasun Ministerioak gomendatutako neurriak bermatzeko. Herritarrei eskatu zaie Garbiguneetatik kanpo frakziorik ez uztea.

 

Kale Garbiketa eta bolumen handikoak jasotzea

 

Bihartik aurrera, astelehena, hiriko garbiketa baldeo eta garbiketan oinarrituko da batez ere, jarduera dagoen tokietara zuzenduta: ospitaleak, farmaziak, elikadura dendak, merkatuak, estankoak, gasolindegiak eta kioskoak.

 

Era berean, altzariak eta tresneria etxez etxe jasotzeko doako zerbitzua etengo da, abisu berria eman arte. Herritarrei eskatu zaie euren etxeetan gordetzeko eta kalean ez uzteko.

 

Herritar guztiek jakiteko jakinarazi dena, herritar guztien kolaborazioa eskertuz.

 

Debabarrena Eskualde Mankomunitateko presidentea.

Iosu Arraiz Aranburu jauna.