Agenda
Atzealdea HISTORIAURREARI BURUZKO HITZALDIAK MENDARON
HISTORIAURREARI BURUZKO HITZALDIAK MENDARON
Euskal Herriko Unibertsitate-ko (EHU) Historiaurreko Ikerketa Taldeak eta Morkaiko Leizarpe Espeleologia Taldeak, Mendaroko Udalaren laguntzarekin, ondorengo hitzaldiak antolatu dituzte aurtengo Ekaina eta Irailerako:
. Ekainak 9 (hitzaldia gaztelaniaz):
- “El valle del Deba y Mendaro durante el Paleolítico”, Historiaurrean EHU-ko Katedraduna den Alvaro Arrizabalaga doktoreak aurkeztua.
. Ekainak 16 (hitzaldia gaztelaniaz):
- “Cambio climático durante la Prehistoria”, EHU-n irakasle eta Ikerbasque-n ikertzaile den Maria Jose Iriarte-Chiapusso doktoreak aurkeztua.
. Irailak 15 (hitzaldia euskaraz):
- “Emakumea Historiaurrean”, EHU-n irakasle den Naroa García-Ibaibarriaga doktoreak aurkeztua.
. Irailak 22 (hitzaldia euskaraz):
- “Deba haraneko Historiaurrea makrougaztunen ikuspegitik. Ondare arkeologiko eta paleontologikoaren garrantzia iragana ulertzeko” EHU-n irakasle den Aritza Villaluenga doktoreak aurkeztua.
Hitzaldi guztiak Mendaroko Udaletxeko Udalbatza Areto Nagusian izango dira, 19:00h.-tik aurrera.
Sarrera dohainekoa izango da.
Hortaz, herritar guztiei gonbitea luzatzen diegu hitzaldi hauetara gerturatu daitezen.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi genizkieke hitzaldi hauek aurrera ateratzen lagundu diguten norbanako guztiei.