Agenda

Hiru Kortse, Azukre Asko eta Brandy Gehiegi

Komedia garratza. Iraupena 70 minutu. Gazteak (14urtetik gora) eta helduei zuzendua.
12 AZA

 

SINOPSIA


“Nor naiz ni, zuk fikzionatzen ez nauzunean?
Nor zara zu, ni fikzionatzeko baimenik ez duzunean?
Izan gaitezke gu?
Zer desikasi beharko genuke, nola, nondik..”
Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean.
Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?
Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?