Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Herritarren lankidetza eskatzen dugu
2026·03·25

HERRITARREN LANKIDETZA ESKATZEN DUGU
Azken aldian zakarrontzi batzuei erabilera desegokia ematen zaiela antzeman da. Zehazki, etxeko hondakinen poltsak uzten dira paperontzietan, horretarako herriko puntu desberdinetan ezarrita dauden edukiontziak erabili beharrean.
Gogorarazi nahi dugu paperontziak kalean sortzen diren hondakin txikiak uzteko direla, eta ez etxeetako zaborra botatzeko. Etxeko hondakinak mankomunitateak horretarako jarritako bilketa selektiboko edukiontzietan utzi behar dira.
Jokabide honek kalte egiten dio gure inguruneari, garbitasunari eta bizikidetzari.
Horregatik, dei egiten diegu herritar guztiei, eta bereziki jokabide hau daukatenei, arduraz jokatzeko eta arauak errespetatzeko. Guztion artean, gure herria garbi eta atsegin mantentzea posible da.
Eskerrik asko zuen lankidetzagatik.