Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Herritarrek alkatearekin hitzordua hartu ahal izango dute ostiral goizetan
2025·09·11

HERRITARREK ALKATEAREKIN HITZORDUA HARTU AHAL IZANGO DUTE OSTIRAL GOIZETAN
Herritar eta Udalaren arteko harreman zuzena beharrezkoa da gardentasuna eta kontu ematea lehenesten dituen gobernantza eredu batean. Hori dela eta orain artean alkatearekin zuzenean bildu nahi izan duen edonork aukera izan du Udaletxera deitu edo bertaratuta.
Bi urte hauetan ikusi da, ordea, zerbitzua eraginkorra izateko antolaketa mínimo bat beharrezkoa dela eta horregatik aurrerantzean hitzordu bidez funtzionatuko da. Astero, ostiral goizetan, 9:00etatik 13:00era hitzordua hartu ahal izango dute hala nahi duten herritarrek alkatearekin hitz egiteko.
Herritarrak Aakatearengana etorri eta beren iradokizun, kexa eta ekarpenak egitera animatu nahi ditu Mendaroko Udalak, guztion artean Mendaro hobea eraikitzen laguntzeko.
Hitzordua hartzeko bi bide hauek erabili daitezke: telefonoz Udaletxera deituta (943033282) edo www.mendaro.eus web orriko “Udala” atalean jarri den “Alkatearekin hitzordua eskatu” azpiataletik bideratuta.