Albisteak
Atzealdea

Herriko txikienentzako gidaren osagarri, Mendaroko Udalak nerabeentzako ‘Are you ready: Gazte Katalogoa’ kaleratu du

Gidan eskura daude etxetik ikasteko baliabide ugari, irakurmena lantzeko esteka interesgarriak, sormena etxetik lantzeko tailer eta ekintzak, gazte-problematikak lantzeko kanal ezberdinak, edota kultur, zinema eta serie proposamenak.

2020·04·06


Herriko txikienentzako gidaren osagarri, Mendaroko Udalak nerabeentzako ‘Are you ready: Gazte Katalogoa’ kaleratu du

  • Gidan eskura daude etxetik ikasteko baliabide ugari, irakurmena lantzeko esteka interesgarriak, sormena etxetik lantzeko tailer eta ekintzak, gazte-problematikak lantzeko kanal ezberdinak, edota kultur, zinema eta serie proposamenak.
  • Gida www.mendaro.eus -en deskarga dezakezue.

 

Herriko gazteenentzako sortutako ‘Etxean goxo egoteko gida’-ren ondotik, nerabeei zuzendutako eskaintza bilduma kaleratu berri du Mendaroko Udalak, Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatibarekin elkarlanean: ‘Are you ready: Gazte Katalogoa’.

Mendaroko Udalak, Koronabirusaren pandemiak eragindako Alarma Egoerak etxean konfinatuta egotera behartu gaituela kontuan izanda, gazteenei etxean balioak jorratzeko jarduerak proposatu dizkie katalogoa medio.

Agintzari kooperatibaren bitartez kudeatzen ditu Udalak herriko Ludoteka eta Gaztelekua. Bertako gazte-hezitzaileek adierazi dutenez, “Kalera ez irtetze agindu horren kaltetu nagusienetakoak nerabeak zaretela badakigu, zuen gaztaro hastapen honetako hainbat esperientzia izorratuta geratu dira eta ulertzen dugu zuen haserrea. Baina, inflexio puntu hau ona litzateke baita familia giroan eta zuen baitan gauzak pentsatu eta harremanak sendotzeko, pazientzia askorekin noski. Egoera honetaz jabetuz eta hau irauli nahian aholku zein esteka interesgarri batzuen katalogoa prestatu dugu”.

Gidan eskura daude etxetik ikasteko baliabide ugari, irakurmena lantzeko esteka interesgarriak, sormena etxetik lantzeko tailer eta ekintzak, gazte-problematikak lantzeko kanal ezberdinak, edota kultur, zinema eta serie proposamenak.

Gida www.mendaro.eus -en deskarga dezakezue.

Animatu.

Udalak euren etxeetan geratzeko eta prebentzio gomendio nagusiei jarraitzeko eskatu die herritarrei.