Link interesgarriak
Atzealdea Herriko Plazako zoruan ez labaintzeko tratamendu bat aplikatzen hasi da Udala
2021·09·21
Herriko Plazako zoruan ez labaintzeko tratamendu bat aplikatzen hasi da Udala
-
Lanak egiteko epea astebete ingurukoa izango da.
Mendaroko Udala gaur, irailak 20, hasi da Herriko Plazan tratamendu ez-labaingarri bat aplikatzen, herritarren eskaera "ugariak" direla eta, euria egiten duen egunetan zoladura irristakorra delako.
Aktuazioa burutuko den azalera 1.500 metro karratu ingurukoa da. Zoladura prestatzeko lanak egingo dira, eta, horretarako, desinkrustagailu industrialak aplikatuko dira. Ondoren, ez labaintzeko soluzio bat aplikatuko da zoladuraren gainean porositatea sortzeko. Azkenik, hondar-garbiketa bat egingo da, desinkrustagailu industrialen aplikazio berri batekin.
Lanak egiteko epea astebete ingurukoa izango da.