Link interesgarriak

Atzealdea Herriko haur jaioberriei lepozapia ematearen ohiturari helduko dio Mendaroko Udalak

• Santa Ana jaiei loturiko tradizioa da hori eta aurtengoan ere festak ospatuko ez diren arren, ohiturari jarraiki, iaz jaiotako haurrek herrira eta festetara ongietorria emateko lepo zapia jasoko dute; gurasoek udaletxeko sarreran jaso ahal izango dute.

2021·07·23


Herriko haur jaioberriei lepozapia ematearen ohiturari helduko dio Mendaroko Udalak

  • Santa Ana jaiei loturiko tradizioa da hori eta aurtengoan ere festak ospatuko ez diren arren, ohiturari jarraiki, iaz jaiotako haurrek herrira eta festetara ongietorria emateko lepo zapia jasoko dute; gurasoek udaletxeko sarreran jaso ahal izango dute.

 

Atzo bertan Mendaroko Udalak eta herriko eragileek beste urte batez Santa Ana jaiak ez ospatzearen inguruko erabakia jakinarazi zuten, momentuko osasun egoerari erreparatuz, herritarren segurtasuna eta osasuna bermatzea izanik lehentasun nagusia.

Festak ez, baina kultur ekitaldi andana antolatu dituzte elkarlanean eta horrekin batera, tradizioari helduz, iaz jaiotako haurrei lepo zapia ematearen ohiturari ere heldu nahi izan dio Mendaroko Udalak.

Ohitura horri jarraiki,  festetan azken urtean Mendaron jaiotako haurrei zapi bat jartzen zaie lepoan, herrira eta festetara ongietorria emateko. Aurtengoan baina, festak ez dauden arren, haur horien gurasoek zapia jasotzeko aukera izango dute udaletxeko sarreran, modu horretara, Covid-19aren gainetik, ohitura herriko honi jarraipena emanez.

Zapiak uztailaren 30a bitartean jaso ahal izango dira Udalean 08:00-14:00 ordutegian.