Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Herriko Enparantzan sarrera murrizteko eman nahi diren urrats berriak azaltzeko batzar informatiboa antolatu du udalak
2025·11·17

HERRIKO ENPARANTZAN IBILGAILUEN SARRERA MURRIZTEKO EMAN NAHI DIREN URRATS BERRIAK AZALTZEKO BATZAR INFORMATIBOA ANTOLATU DU UDALAK
Mendaroko Udalak batzar informatibo bat antolatu du Herriko Enparantzaren peatonalizazioaren inguruan eman nahi diren urratsak herritarrei azaltzeko.
2024ko maiatzetik abenduraino, Mendaroko Udalak Kaleak DenONAK izeneko parte-hartze prozesua burutu zuen Projekta Urbeseko urbanisten eskutik. Prozesu horren helburua izan zen herriko espazio publiko desberdinen inguruko diagnostiko konpartitua egitea, osasunaren eta inklusioaren ikuspegitik, eta etorkizunerako planifikazio bat proposatzea.
Hilabete haietan egindako saioetan hamarnaka mendarotarrek parte hartu zuten, eta 2025ean aurkeztu zen egindako lanaren ondorioz sortutako txostena. Txosten hori udalaren webgunean dago eskuragarri, honako estekan:
https://www.mendaro.eus/eu/-/kaleak-denonak-elkarlanean-mendaro-berrantolatzen
Parte-hartze prozesu horretan, Herriko Enparantza izan zen landu zen espazio publiko nagusietako bat. Azken txostenak espazio honetan garatzeko hainbat lan ildo zehaztu zituen, eta parte-hartzean jasotako ekarpenen arabera, mendaroar gehienek oinezkoentzako plaza bat hobesten zutela geratu zen agerian.
Orain udalak norabide horretan aurrerapauso berriak emateko asmoa du, eta egin nahi denari buruz herritarrei zuzenean azalpenak emateko bilera informatibo bat antolatu du.
Horrez gainera azaroaren 27an beste bilera bat egingo da, ordu eta leku Berean, Herriko Enparantzako merkatari eta tabernariekin, hauek ere lehen eskuko informazioa izan dezaten datozen aldaketen aurrean.
Eguna: Azaroaren 26a, asteazkena
Ordua: 19:30
Lekua: Udaletxeko Udalbatza aretoa