Albisteak
Atzealdea

Haur eta nerabeak konfinamendua nola bizitzen ari diren ezagutzeko inkesta abian

Helburua da, emaitzekin, etorkizun hurbileko jarduerak eta dinamikak osatzea. Inkesta online bete behar da.

2020·04·07


Haur eta nerabeak konfinamendua nola bizitzen ari diren ezagutzeko inkesta abian

  • Helburua da, emaitzekin, etorkizun hurbileko jarduerak eta dinamikak osatzea. Inkesta online bete behar da.
  • Hau eta gazteentzako ekintzen gidak sortu ditu Mendaroko Udalak. Web orrian daude eskura.

 

Une hauetan, nahitaezkoa baita COVID-19ak eragindako osasun larrialdiagatik gure etxeetan sartuta egotea, kezkatuta daude Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapen arloko profesionalak, ea nola bizitzen ari ote diren egoera hau, beren familiekin, lurraldeko haurrak eta gazteak. Gazteenentzat, beren garapen psikologikorako faktore funtsezko bat da, aire zabalean jardutea, eta, aisialdian, beren adineko pertsonekin interakzioan egoteko aukera izatea, eta bereziki erasanda gerta daitezke familiaren etxean itxita egoteagatik, gaur egun bezala. Ildo horretatik, haurrak bereziki zaurgarriak dira itxialdiaren aurrean, eta arreta berezia jaso behar dute erakunde publikoen aldetik.

Gaztematika sareak -zeinean parte hartzen baitute, alde batetik, Gipuzkoako Udalek, eta bestetik, Foru Aldundiko Kultura eta Gazteriako Departamentuak- jaso nahi ditu haurren eta nerabeen iritziak, sentimenduak eta emozioak, muturreko egoera batera behartuta baitaude. Horretarako, galde-sorta txiki bat prestatu da 10 eta 15 urte bitartekoentzat, hura bete dezaten eta konfinamenduaren aurrean duten esperientzia azaldu dezaten. Helburua da, emaitzekin, etorkizun hurbileko jarduerak eta dinamikak osatzea.

Galde-sortari buruzko informazio guztia, baita sarbidea ere, web helbide honetan jasoko dira: INKESTA.

Haurrentzako ‘Etxean goxo egoteko gida’ eta nerabeentzako ‘Gazte Katalogoa

Mendaroko Udalak, Agintzari kooperatibarekin elkarlanean, gazteei eta nerabeei zuzendutako bi gida kaleratu ditu.

Mendaroko Udalak, Koronabirusaren pandemiak eragindako Alarma Egoerak etxean konfinatuta egotera behartu gaituela kontuan izanda, gazteenei etxean balioak jorratzeko jarduerak proposatu dizkie bi gidak medio.

Gidan eskura daude etxetik ikasteko baliabide ugari, irakurmena lantzeko esteka interesgarriak, sormena etxetik lantzeko tailer eta ekintzak, gazte-problematikak lantzeko kanal ezberdinak, edota kultur, zinema eta serie proposamenak.

Gida www.mendaro.eus -en deskarga dezakezue.