Albisteak
Atzealdea

Hasi da Euskaraldiaren bigarren edizioa

Mendaroko Udalak ere entitate moduan parte hartuko du Euskaraldian. Momentuz, 221 herritarrek eman dute izena, 168 ahobizi eta 53 belarriprest. 38-48 urte artikoak dira ia erdiak.

2020·11·20


Hasi da Euskaraldiaren bigarren edizioa

  • Mendaroko Udalak ere entitate moduan parte hartuko du Euskaraldian. Momentuz, 221 herritarrek eman dute izena, 168 ahobizi eta 53 belarriprest. 38-48 urte artikoak dira ia erdiak.
  • Izen ematea zabalik egongo da azaroaren 24ra arte: www.euskaraldia.eus.

 

Hasi da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta abenduaren 4 arte iraungo du hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialak. Bigarren edizioan, norbanako moduan “ahobizi” eta “belarriprest” gisa parte hartzeaz gain, entitateek ere neurriak hartuko dituzte hizkuntza praktika berriak bultzatzeko: euskaraz hitz egiteko espazioak -ariguneak- identifikatuko dituzte, hau da, euskaraz lasai aritzeko guneak.

Mendaroko Udalak ere entitate moduan parte hartuko du Euskaraldian. Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu Euskaraldian parte hartzera. Momentuz, 221 herritarrek eman dute izena, 168 ahobizi eta 53 belarriprest. 38-48 urte artikoak dira ia erdiak.

Izen ematea zabalik egongo da azaroaren 24ra arte, www.euskaraldia.eus atarian burutu daiteke. 

Egin zuk ere gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!