Berriak
Atzealdea Hainbat ekintza Mendaron Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan
2023·03·01
Hainbat ekintza Mendaron Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan
- Dokumentala, scape room-a, filma, bakarrizketa edota emakume topaketa antolatu dira. Mendaroko liburutegian emakumeek idatzitako liburuak presente egongo dira hilabete osoan zehar.
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta egun horren bueltan, Mendaroko Udalak, Arno Guraso elkartearekin elkarlanean, hainbat ekintza antolatu ditu herrian gizon eta emakumeen arteko berdintasunean sakontzen jarraitzeko.
Mendaroko Udalak Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek elkarlanean bultzatutako ‘Emakumeak gora!’ kanpainarekin bat egin du eta Iñaki Arregui alkateak nabarmendu du “lehentasunezkoa da emakumeen lidergoak sustatzea, gobernantza feministaren eta lidergo partekatuaren eredu batetik abiatuta. Era berean, berdintasun arloan erabakiak hartzean, emakumeen parte-hartzea areagotzeko baldintzak sortzearen alde lan egin behar da. Udalak eta herriko eragileek, ekintza hauekin, Mendaron ingurune berdinzaleago batean sakondu nahi dugu”.
Honakoa da egitaraua:
Martxoak 5. Elbira Zipitria Dokumentala. 18:00etan San Agustin Aretoan.
Martxoak 11. Berdintasun Scape Room-a. 17:30ean Gaztelekuan.
Martxoak 12. The Snow Queen. Haurrentzako filma euskaraz. Adin guztietarako. 18:00etan San Agustin Aretoan.
Martxoak 16. Emakume topaketa. Kafe tertulia. Gaztelaniaz. 18:00etan Jubilatuen Lokalean.
Martxoak 23. Magma Mia Bakarrizketa Beatriz Egizabalekin. Euskaraz. 18 urtetik gorakoentzat. 18:00etan San Agustin Aretoan.
Mendaroko liburutegian emakumeek idatzitako liburuak presente egongo dira hilabete osoan zehar.