Link interesgarriak

Atzealdea Hainbat ekintza Europako Hondakinak Prebenitzeko Astearen baitan, herritarrak sentsibilizatzeko

Azaroaren 20tik 24ra bitartean ospatuko da Europako Hondakinak Prebenitzeko Astea. Mutrikun, Deban, Eibarren, Elgoibarren eta Ermuan egongo dira Mankomunitateko ingurumen hezitzaileak.

2023·11·20


Hainbat ekintza Europako Hondakinak Prebenitzeko Astearen baitan, herritarrak sentsibilizatzeko

 

  • Azaroaren 20tik 24ra bitartean ospatuko da Europako Hondakinak Prebenitzeko Astea.
  • Mutrikun, Deban, Eibarren, Elgoibarren eta Ermuan egongo dira Mankomunitateko ingurumen hezitzaileak.

 

Azaroaren 20tik 24ra bitartean ospatuko da Europako Hondakinak Prebenitzeko Astea eta Mankomunitateak eskualdeko herrietan hainbat ekintza antolatu ditu.

 

Gaikako bilketaren inguruko informazioa banatuko du Mankomunitateak herriz herri, eta horretarako bi totem informatibo jarriko ditu, hondakin bakoitza zein edukiontzitara bota behar den azaltzeko. Bestetik, edukiontzi hori eta urdin berriak ere eramango ditu plazetara herritarrei zerbitzu berria aurkezteko eta edukiontzi berriek birziklatzeko garaian ematen dituzten erraztasunak azaltzeko.

 

9:30etatik 13:00etara egongo dira Mankomunitateko ingurumen hezitzaileakherrietan, honako egunetan:

 

 

Eguna

Herria

Lekua

Astelehena, azaroak 20

Mutriku

Goiko plaza

Asteartea, azaroak 21

Deba

Udaletxeko plaza

Asteazkena, azaroak 22

Eibar

Urkizu plaza

Osteguna, azaroak 23

Elgoibar

Aita Agirre plaza

Ostirala, azaroak 24

Ermua

San Pelayo plaza

 

 

Hiru sentsibilizazio bideo

Ekintza fisikoez gain, Mankomunitateak hiru bideo garatu ditu eskualdean pertsona bakoitzak sortzen duen zabor kopuruaren inguruan sentsibilizatzeko eta gaikako bilketa sustatzeko.

 

Pertsona bakoitzak urtean 400kg-tik gora sortzen ditu, eta horietatik 220kg errefusa dira. Errefusa gisa uzten diren hondakinen artean gainerako zatikiak ere agertzen dira, beraz, helburua da herritarrei dei egitea hondakinak gaika biltzeko.