Link interesgarriak

Hainbat ekintza egingo dira Mendaron martxoaren 8aren harira, Emakumeen Nazioarteko Eguna

● Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antzerkia, erakusketa, kontzertua eta hitzaldia antolatu dira Mendaron. ● Mendaroko Udalak berretsi du Mendarorako Berdintasun Plan berri bat bultzatzearen aldeko apustua. Iñaki Arregui, alkatea: "2020an, udal mailan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren diagnostikoa eta aurreko planaren ebaluazioa egin genuen. 2021ean Mendaroko II. Berdintasun Plana egiten hasi gara, herriko eragile feministekin eta emakumeekin elkarlanean. Mendaron benetako berdintasuna lortzeko politika publikoetan sakondu nahi dugu".

2021·03·01


Hainbat ekintza egingo dira Mendaron martxoaren 8aren harira, Emakumeen Nazioarteko Eguna

  • Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antzerkia, erakusketa, kontzertua eta hitzaldia antolatu dira Mendaron.
  • Mendaroko Udalak berretsi du Mendarorako Berdintasun Plan berri bat bultzatzearen aldeko apustua. Iñaki Arregui, alkatea: "2020an, udal mailan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren diagnostikoa eta aurreko planaren ebaluazioa egin genuen. 2021ean Mendaroko II. Berdintasun Plana egiten hasi gara, herriko eragile feministekin eta emakumeekin elkarlanean. Mendaron benetako berdintasuna lortzeko politika publikoetan sakondu nahi dugu".

 

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, gerturatzen ari da eta Mendaron hainbat ekintza egingo dira Mendaroko Udalaren eta Mendaroko tratu onen aldeko taldearen eskutik.

Martxoaren 6an Birritan Bortxatua antzezlana eskainiko da Mendaroko San Agustin aretoan. Saioa Royo eta Ion Martinez aktoreek kontatuko dute bortxaketa bat pairatu duen emakume baten istorioa eta epaiketaren prozesua. Sarrera doakoa izango da eta bertaratze unearen arabera beteko dira lekuak aforoa bete arte.

Martxoaren 7an “Emakumea naiz eta harro nago” erakusketa egongo da ikusgai frontoian. Herriko neska eta emakumeen irudi eta esaldiekin osatu da erakusketa eta egun osoan zehar bisitatu ahalko da.

Egun berean, 12:30etan Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallusek kontzertua emango dute San Agustin aretoan. Sarrera doakoa izango da eta bertaratu ahala hartuko dira lekuak aforoa bete arte.

Martxoaren 10ean “Mujeres y Migración” hitzaldia emango dute Andrea Ruiz Balzola eta Maya Amranek. 19:00etan izango da Mendaroko udaletxeko Udalbatza aretoan. Ruiz antropologian doktorea da eta aholkularitza ematen du emakumeak eta dibertsitatea gaiaren inguruan. Amrane, berriz, kultura aniztasunaren kudeaketan espezialista eta Munduko Emakumeak Babel taldeko kidea. Izena emateko mendarokotratuon@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Mendaroko Udalak berretsi du Mendarorako Berdintasun Plan berri bat bultzatzearen aldeko apustua. Iñaki Arregui, alkatea: "2020an, udal mailan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren diagnostikoa eta aurreko planaren ebaluazioa egin genuen. 2021ean Mendaroko II. Berdintasun Plana egiten hasi gara, herriko eragile feministekin eta emakumeekin elkarlanean. Mendaron benetako berdintasuna lortzeko politika publikoetan sakondu nahi dugu".